martes, 9 de mayo de 2017

Egunerokoa (2017/03/27)

Gaurko klasean power point bat ikusi dugu: HAUR HEZKUNTZA. ESKU-HARTZEKO PRINTZIPIOAK hain zuzen ere eta hau, bi ataletan banandua zegoen: Behaketa, printzipio didaktiko moduan eta esperimentazioa printzipio didaktiko bezala.

Behaketaren barruan hainbat puntu desberdin zeuden: Globala, sistematikoa, konparatzailea eta behatutakoaren komunikazioa. Haurrak dena behatzen du baina kostatzen zaio hitzez azaltzea. Adb: Nola gustatzen zaizu kolakaoa? Haurraren erantzuna hurrengo hau da: “Que no quema”; hotza eta beroa hitzen esanahia ez du kontrolatzen baina komunikatzen badaki.

Bertan ikusi dugu “ezin dela dena globalizatu”.

Esperimentazioa printzipio didaktiko bezala. Hau beti IPCaren barruan egon behar du.
Jarraian esaldi esanguratsu bat agertuko da: Elementu guztien elkarreragina, esperientziaru eta komunikazio harremanei berebiziko garrantzia eskaini behar zaie globalizazio ardatz duen heziketa proiektu baten baitan, giro atsegin eta motibatzailea sortzearekin bat, ikaskuntza eraikitzearen motorra baitira.

Haur guztiak errespetatu behar dira, bakoitzak jarrera desberdin bat izango du eta denak izan behar dira errespetatuak.

Beste alde batetik, testu bat irakurri dugu non, esaten zuen gai berdin bat modu desberdinetara landu daitekeen urte desberdineko haurrekin. Horietako gai bat elikagaiak dira, horrekin kimikara iritsi gaitezke.

Horretaz gain testu batzuk gomendatu dizkigu eta hurrengo hauek dira:
  •           Globalizazioa errealitatera hurbiltzeko formula gisa. Antonio Zabala.
  • Ikasgelako programazioaren gaitasunak. Amparo Escamilla. (Las competencias en la programación del aula. Edición GRAO 2010. Amparo Escamilla.)

No hay comentarios:

Publicar un comentario