lunes, 8 de mayo de 2017

Egunerokoa (2017/03/06)

Gaurko saioaren hasieran, orain arte ikusitakoa gogorarazi dugu. Hau egin ondoren, Andonik galdetu digu ea nork irakurri dituen bidalitako artikuluak. Oso pertsona gutxik irakurri genuela ikusita, berak ikasturte hasieran emandako besoko zati bat kendu digu eta oso triste jarri da, bihotzean mina egin baitiogu. Irakurgaiak esanguratsutasunaren inguruan ziren, nola lortzen dugu zerbait esanguratsu bihurtzea? Zerbait esanguratsu izateko, kontzeptuak barneratzea beharrezkoa da. Hasieran, ideia berria izango da eta hurrengo eskema jarraituko du:
Erantzuna→ modelo mentala → Ikertzeke aldagaiak. Egoera berdinak direnean eskema hau errepikatuko du.

Klase amaieran bideo bat ikusi dugu.

Espero dut hau gehiagotan ez gertatzea momentua tentsoa izan da eta hauek, ez zaizkit gustatzen. Beste alde batetik, Andoni gurekin pozik egotea nahi dut, umore onez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario