jueves, 18 de mayo de 2017

Txikitako argazkiak


Andonik, ikasturte hasieran gure Haur Hezkuntza etapako argazkiak aukeratu behar genituela. Hauekin elkarrizketa bat mantendu behar genuela ere esan zigun.
Hona hemen, blog honetako azken sarrera:

https://docs.google.com/document/d/1CTWu8YZdHXNi7GVKOi1Rf-yp_s6EimnwMEz-_dwhkHs/edit?usp=sharing


miércoles, 10 de mayo de 2017

Egunerokoa (2017/04/28)

Klasearen hasieran eskema bat egin digu, pizarran, eta bertan  saioan zehar zer egingo dugun agertzen zen.
Dilanarekin hasteko, asko gustatu zaizkiola esan du, baina curriculum ezkutua ez dugula oso ondo bereizten esan digu.
Irakaslearen ebaluazioaz hitz egin dugu eta baita maiatzaren 12an blogak ebaluatuko ditugu.
Pentsamendu kritikoa: “Es mi vida, mi filosofía”. Horretaz gain, irakurgai bat irakurri dugu; ez geundenez isiltasun osoz, irakaslea triste jarri da eta errespetua galdu dugu gure kideekiko.

Eguneroko (2017/04/24)

Klasearen hasieran moduloko lanari buruz hitz egiten aritu gara. Ondoren, kurtsoan zehar egin duguna joan da arbelean idazten berak egindako taula batean. Hau egindakoan, guztion artean elkarlanean, ikasturtean zehar egindako ariketa bakoitzari puntuazioa jarri diogu. Dexente kostatu zaigu aukeratzea, izan ere, zaila da hainbeste pertsona egonda ados jartzea. Puntuazioa aukeratzeko modua demokratikoa izan da.

Dekretua
Argazkiak
Blog
DILAN
Azterketa
P.D.
TOTAL
0,5
1,52
2,5
1,5
1,5
2,5
10


Horretaz aparte, udararako irakurgai bat gomendatu digu, "El despertar al mundo de tu bebe”, hain zuzen ere.

Egunerokoa (2017/04/10)

Egun honetan, ez naiz klasera joan udaleku musikaletan monitore egon naizelako.

Hasiera batean, programazio didaktikoa egin behar zuten baina moduloko lana egiten utzi zien, talde lana sustatuz.

Egunerokoa (2017/04/07)

Power Pointen bidez azaltzen hasi da programazio didaktikoan agertu behar diren puntuak.
Bai curriculum berriarekin eta bai zaharrarekin, guk konparaketak egin ahal izateko. Guri zalantzak egiterakoan agertuko zitzaizkigula esandakoan, lanarekin asteko denbora utzi digu eta klasea bukatu arte egon gara programazio didaktikoa egiten.

Egunerokoa (2017/04/03)

Apirilera iritsi gara eta horrekin, beste sarrera bat. Gaurko egunaren hasieran, programazioa egiteko azalpena jaso dugu. Horretarako, korreo bidez bidalitako power pointak ikusi ditugu eta atalik errezena komunikazioarena dela esan digu.  Programazioa egiteko jarraitu behar diren puntuak hurrengo hauek dira:

-          - Kokapen bat egin behar da
-         -  Helburu nagusi bat finkatu
-          - Edukiak finkatu. 3 mota:kontzeptuzkoak, prozedurak eta jarrerazkoak.
-          - Ebaluazioa.

Hau egin ondoren, metodologia egin behar izango dugula esan digu, bertan, denboraren antolakuntza eta printzipio metodologikoak esate baterako agertu behar izango dira. Atal hauek, unitate didaktikoen barruan azaldu behar izango dira.

Egunerokoa (2017/03/31)

Gaurko klasean, irakurketa bat egin dugu denok elkarrekin, globalizazioarena hain zuzen ere. Andonik esan digu párrafo bakoitzean zerbait komentatu behar genuela eta ikasgaian ikusitako guztiarekin loturak egin behar genituela, honekin, gure parte-hartzea sustatu du. Bertan, haurrak dituzten interesei buruz hitz egin dugu eta hauek aprobetxatu behar direla gai desberdinak lantzeko, eta hauek zeintzuk diren jakiteko, irakasleak galdetu behar izango die haurrei zer interesatzen zaien eta honekin batera, haurren motibazioa sustatuko da.







martes, 9 de mayo de 2017

Egunerokoa (2017/03/27)

Gaurko klasean power point bat ikusi dugu: HAUR HEZKUNTZA. ESKU-HARTZEKO PRINTZIPIOAK hain zuzen ere eta hau, bi ataletan banandua zegoen: Behaketa, printzipio didaktiko moduan eta esperimentazioa printzipio didaktiko bezala.

Behaketaren barruan hainbat puntu desberdin zeuden: Globala, sistematikoa, konparatzailea eta behatutakoaren komunikazioa. Haurrak dena behatzen du baina kostatzen zaio hitzez azaltzea. Adb: Nola gustatzen zaizu kolakaoa? Haurraren erantzuna hurrengo hau da: “Que no quema”; hotza eta beroa hitzen esanahia ez du kontrolatzen baina komunikatzen badaki.

Bertan ikusi dugu “ezin dela dena globalizatu”.

Esperimentazioa printzipio didaktiko bezala. Hau beti IPCaren barruan egon behar du.
Jarraian esaldi esanguratsu bat agertuko da: Elementu guztien elkarreragina, esperientziaru eta komunikazio harremanei berebiziko garrantzia eskaini behar zaie globalizazio ardatz duen heziketa proiektu baten baitan, giro atsegin eta motibatzailea sortzearekin bat, ikaskuntza eraikitzearen motorra baitira.

Haur guztiak errespetatu behar dira, bakoitzak jarrera desberdin bat izango du eta denak izan behar dira errespetatuak.

Beste alde batetik, testu bat irakurri dugu non, esaten zuen gai berdin bat modu desberdinetara landu daitekeen urte desberdineko haurrekin. Horietako gai bat elikagaiak dira, horrekin kimikara iritsi gaitezke.

Horretaz gain testu batzuk gomendatu dizkigu eta hurrengo hauek dira:
  •           Globalizazioa errealitatera hurbiltzeko formula gisa. Antonio Zabala.
  • Ikasgelako programazioaren gaitasunak. Amparo Escamilla. (Las competencias en la programación del aula. Edición GRAO 2010. Amparo Escamilla.)

Egunerokoa (2017/03/24)

Ordezkapena egiten jarraitzen nuen, gaur izan da azkeneko eguna, pena askorekin asko ikasi dudalako.

Klase hasieran gogoratu zuten orain arte egindakoa. Ondoren, ebaluazio didaktikoa egon zirela esan didate, 6 bilakaerarekin, hain zuzen ere. Eta ebaluazio mota desberdinak zeudela konturatu ziren.
     Holistikoa VS epezifikoa

     Kuantitatiboa VS kualitatiboa

lunes, 8 de mayo de 2017

Egunerokoa (2017/03/20)

Egun honetan, ezin izan nintzen klasera joan Donostiako eskola batetik ditu zidatelako ordezkapen bat egiteko, 2 urteko gela batean.


Gelakideei galdetu nien ea zer egin zuten eta hurrengo esan zidaten: Eugenio Sasietaren bideoa ikusi zutela eta arazoetan oinarritutako ikaskuntza nolakoa zen erakusten zien bideo bat ikusi zutela. Pena egun honetan joan ahal ez izatea, kontatu didatenaren arabera, nahiko klase praktikoa iruditu zaidalako.

Horretaz gain, Antzuola eta Amara Berri sistema ere nola funtzionatzen duten ikusi dute.

Egunerokos (2017/03/17)

Klase hau “venganza” klasea izan zen irakurgaiak egin gabe eraman genituelako. Power pointen bidez eman zuen klasea, word bat ere ikusi genuen. Garrantzi handia eman dio unitate didaktikoa egiten dugunean, OCDa kontuan izan behar dugula IPCa egiteko, hau da, ikastetxearen curriculuma.

Zeharkako oinarrizko konpetentziak (bizitzan zehar landu beharko diren konpetentziak) ikasgai guztietan landu behar direla esan digu. Ondoren, curriculumaren adibideak irakurri genituen.

Gaurko klasea nahiko astuna egin zait.

Egunerokoa (2017/03/13)

Moduloko lanaren behaketa egin ondoren, feedback astea izan dugu. Saio honetan lanean geneuzkan zalantzak argitu ditugu. Horretarako talde bat atera zen eta nola egituratu zuten azaldu ziguten; horretatik abiatuta talde bakoitzak geneuzkan zalantzak galdetu genituen, horrela, guztion arteko elkarlana sustatuz.

Egunerokoa (2017/03/10)

Gaurko egunean, Heziberri 2020rekin aritu gara lanean, programaketa didaktikoa egin ahal izateko unitate didaktikoetan agertu behar diren puntuak azaldu dizkigu. Xedeak betetzeko haurrak konpetente izan behar dutela esan digu eta konpetentzi hauei erantzuna emateko helburu bat finkatuko dugu  eta honen barruan edukiak jarri beharko ditugu. Azkeneko hauek jarrerazkoak, enpatiazkoak eta sentimenduaren kontzeptuzkoak izango dira.

Egunerokoa (2017/03/06)

Gaurko saioaren hasieran, orain arte ikusitakoa gogorarazi dugu. Hau egin ondoren, Andonik galdetu digu ea nork irakurri dituen bidalitako artikuluak. Oso pertsona gutxik irakurri genuela ikusita, berak ikasturte hasieran emandako besoko zati bat kendu digu eta oso triste jarri da, bihotzean mina egin baitiogu. Irakurgaiak esanguratsutasunaren inguruan ziren, nola lortzen dugu zerbait esanguratsu bihurtzea? Zerbait esanguratsu izateko, kontzeptuak barneratzea beharrezkoa da. Hasieran, ideia berria izango da eta hurrengo eskema jarraituko du:
Erantzuna→ modelo mentala → Ikertzeke aldagaiak. Egoera berdinak direnean eskema hau errepikatuko du.

Klase amaieran bideo bat ikusi dugu.

Espero dut hau gehiagotan ez gertatzea momentua tentsoa izan da eta hauek, ez zaizkit gustatzen. Beste alde batetik, Andoni gurekin pozik egotea nahi dut, umore onez.

Egunerokoa (2017/03/03)

Hasieran, ikasturtean egindakoa errepasatu dugu; curriculuma goitik behera ikasten dugula: handia, ertaina eta txikia.

Didaktika zer den, nola egiten den eta zer dagoen prozesu horretan ere ikusi dugu. Definizio bat hurrengo hau da: “Ezagutza teoriko- praktiko eta teknologien eremu zientifikoa, horren erdiko ardatza erlazio- eta komunikazio- testuinguruetan garatzen diren irakaste-ikaste prozesu intentzionalak izanik, hor kultura integratzeko, bera eraldatzeko asmoz.” (Fernandez Soto, 1989;55) Gauzak segun eta nola eta nondik ikusten ditugun, modu batetara edo beste batera ulertu daiteke. Didaktikak aztertzen duena prozesua da eta horretarako, helburuak formulatu eta metodologia aukeratu beharko dugu. Ikaskuntzak aldagai asko ditu.

Targaren
Lanister
Stark
Medikuntza
Psikologia
Magisteritza

3 teknika daude  eta magisteritzak hirurak dituela esan zigun Andonik.

Esanguratsutasunaren artikulua irakurtzen hasi ginen eta etxean bukatzeko esan zigun.

Egunerokoa (2017/02/17)

Gaurko saiorako, Sarramonaren artikulua irakurrita ekarri dugu etxetik, eta eguraldi onagatik kalera atera gara debatea egitera. Atera aurretik, parte hartzea nahi zuela esan digu, bestela, Ez bagenuen parte hartzen triste jarriko zela esan digu, eta beraz, besoaren zati bat kenduko zigula eta ez ginela gehio aterako.

Egunerokoa (2017/02/10)

Saioan zehar curriculumari buruz hitz egin dugu eta ondoren, curriculum dekretua laburtzeko denbora utzi digu gelan. Aurkezpen bat egin behar dugula esan digu. Momentu horretan, nahiko urduri sentitu naiz eta hau bikoteka izango da, dekretuaren 3 horri aurkeztu beharko ditugu, hain zuzen ere. Gela guztiaren artean, laburpena egin dugu datorren astean blogean izateko.

Egunerokoa (2017/02/03)

Gaurko egunean, Andonik bigarren aldiz, ikasturtean egingo genuena azaldu digu, ikusita pasaden astean oso gutxi joan ginelako klasera. Berriz aurkeztu digu ikasgaia eta bloga nola egin behar genuen ere.

"Cajas de vida"ren testua irakurri dugu gelan. Ikasñeen jakinminetatik abiatzen da beti.

Egunerokoa (2017/01/27)

Gaur hasi gara Didaktika orokorreko klase praktikoekin. Klasearekin hasteko Andonik bere burua aurkeztu digu, eta gero, klasekide bakoitzak gela aurrean jarri eta gure burua aurkeztu dugu. Materiarekin hasteko curriculum hitzaren esanahia bilatu dugu gure mugikorretan eta curriculum vitae eta  curriculum etimologikoa desberdindu ditugu. Azken honetan, 3 maila bereiztu ditugu; OCDa, ikastetxeko curriculuma eta klaseko curriculuma.


Hau bukatuta, blog bat egin behar genuela azaldu zigun eta hona hemen nire lehenengo sarrera. Ideia ez zitzaidan asko gustatu ordenagailuarekin ez naizelako oso habila, dena den, espero dut erreztasunez eta ondo egin ahal izatea, inongo zailtasunik gabe.

viernes, 17 de febrero de 2017

Haur Hezkuntzako Curriculum Dekretua


Aurkibidea

XEDAPEN OROKORRAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
142
237/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa.
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
1. artikulua.– Xedea eta aplikazio-eremua………………………………………………………………………. 5.orrialdea
2. artikulua.– Antolamendua…………………………………………………………..6.orrialdea
3. artikulua.– Haur Hezkuntzaren xedea……………………………………………..6.orrialdea
4. artikulua.– Haur Hezkuntzako ikasleen irteera-profila…………………………….6.orrialdea

II. KAPITULUA
OINARRIZKO KONPETENTZIAK
5. artikulua.– Konpetentzia eta oinarrizko konpetentziak…………………………….6.orrialdea
6. artikulua.– Oinarrizko zehar-konpetentziak………………………………………...7.orrialdea
7. artikulua.– Diziplinetako oinarrizko konpetentziak eta esperientzia-eremuak…….7.orrialdea
8. artikulua.– Konpetentzien araberako hezkuntzaren printzipio metodologikoak…..8.orrialdea
9. artikulua.– Elebitasuna eta eleaniztasuna…………………………………………..8.orrialdea
10. artikulua.– Hizkuntzen trataera integratua eta integrala………………………….9.orrialdea

III. KAPITULUA
CURRICULUMAREN ANTOLAMENDUA
11. artikulua.– Curriculuma………………………………………………………..……..9.orrialdea
12. artikulua.– Haur Hezkuntzaren eremuak………………………………………….10.orrialdea
13. artikulua.– Ordutegia………………………………………………………………..10.orrialdea

IV. KAPITULUA
IKASTETXEEN AUTONOMIA ETA PROIEKTU INSTITUZIONALAK
14. artikulua.– Ezaugarri orokorrak……………………………………………………10.orrialdea
15. artikulua.– Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua…………………………………..11.orrialdea
16. artikulua.– Ikastetxearen Curriculum Proiektua………………………………….12.orrialdea
17. artikulua.– Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua…………………………………...13.orrialdea
18. artikulua.– Programazio didaktikoak……………………………………………...14.orrialdea
19. artikulua.– Familien lankidetza, inplikazioa eta prestakuntza…………………...14.orrialdea
20. artikulua.– Irakasleen prestakuntza eta ebaluazioa……………………………..15.orrialdea

V. KAPITULUA
TUTORETZA, ORIENTAZIOA ETA ANIZTASUNAREN TRATAERA
21. artikulua.– Tutoretza eta orientazioa……………………………………………..16.orrialdea
22. artikulua.– Eskola-orientazioaren banakako txostena…………………………..17.orrialdea
23. artikulua.– Aniztasunari erantzuteko neurriak…………………………………...17.orrialdea
24. artikulua.– Hezkuntza-sisteman berandu sartutako ikasleak…………………...18.orrialdea

VI. KAPITULUA
IKASLEEN EBALUAZIOA ETA MAILA-IGOERAK
25. artikulua.– Ikasleen ikaskuntza ebaluatzea……………………………………….18.orrialdea
26. artikulua.– Ebaluazio-prozesua ikuskatzea……………………………………….19.orrialdea
27. artikulua.– Ebaluazio-agiri ofizialak………………………………………………..19.orrialdea

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.– Ezartzeko egutegia…………………...19.orrialdea

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Erlijio-irakaskuntzak……………………..20.orrialdea

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Hezkuntza sistema hobetzeko plana.20.orrialdea

XEDAPEN INDARGABETZAILEA.– Arauak indargabetzea………………………..20.orrialdea

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea……………………………………………..20.orrialdea

HAUR HEZKUNTZARAKO CURRICULUMA………………………………..……...20.orrialdea


AURKIBIDEA…………………………………………………………………...…...21.orrialdea


SARRERA

1.– Oinarrizko konpetentziak
1.1.– Oinarrizko zehar-konpetentziak
1.2.– Oinarrizko konpetentzia espezifikoak
2.– Esperientzia-eremuak.
3.– Errealitatea ulertzeko moduak eta ikasteko egoerak

1.– NORTASUNAREN ERAIKUNTZAREN ETA INGURUNE FISIKO ETA SOZIALAREN EZAGUERAREN EREMUA
1.1.– Eremuaren ezaugarriak
1.2.– Etapako helburuak
1.3.– Edukiak
1.3.1.– Lehen zikloa
1.3.2.– Bigarren zikloa
1.4.– Ebaluazio-irizpide eta -adierazleak
2.– NORTASUNAREN ERAIKUNTZAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN ETA ADIERAZPENAREN EREMUA
2.1.– Eremuaren ezaugarriak
2.2.– Etapako helburuak
2.3.– Edukiak
2.3.1.– Lehen zikloa
2.3.2.– Bigarren zikloa
2.4.– Ebaluazio-irizpide eta -adierazleak

3.– METODOLOGIA KONPETENTZIEN ARABERAKO HEZKUNTZAREN IKUSPEGITIK


https://docs.google.com/document/d/1CTWMp8y3lRrutPWUAGsPhbdmCQKoRTmgzxHAn1b5Sks/edit?ts=58a18f9c