lunes, 8 de mayo de 2017

Egunerokoa (2017/01/27)

Gaur hasi gara Didaktika orokorreko klase praktikoekin. Klasearekin hasteko Andonik bere burua aurkeztu digu, eta gero, klasekide bakoitzak gela aurrean jarri eta gure burua aurkeztu dugu. Materiarekin hasteko curriculum hitzaren esanahia bilatu dugu gure mugikorretan eta curriculum vitae eta  curriculum etimologikoa desberdindu ditugu. Azken honetan, 3 maila bereiztu ditugu; OCDa, ikastetxeko curriculuma eta klaseko curriculuma.


Hau bukatuta, blog bat egin behar genuela azaldu zigun eta hona hemen nire lehenengo sarrera. Ideia ez zitzaidan asko gustatu ordenagailuarekin ez naizelako oso habila, dena den, espero dut erreztasunez eta ondo egin ahal izatea, inongo zailtasunik gabe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario