Gaurko klasean power point bat ikusi dugu: HAUR
HEZKUNTZA. ESKU-HARTZEKO PRINTZIPIOAK hain zuzen ere eta hau, bi
ataletan banandua zegoen: Behaketa, printzipio didaktiko moduan eta esperimentazioa
printzipio didaktiko bezala.
Behaketaren
barruan hainbat puntu desberdin zeuden: Globala, sistematikoa, konparatzailea
eta behatutakoaren komunikazioa. Haurrak dena behatzen du baina kostatzen zaio
hitzez azaltzea. Adb: Nola gustatzen zaizu kolakaoa? Haurraren erantzuna
hurrengo hau da: “Que no quema”; hotza eta beroa hitzen esanahia ez du
kontrolatzen baina komunikatzen badaki.
Bertan
ikusi dugu “ezin dela dena globalizatu”.
Esperimentazioa printzipio didaktiko bezala. Hau beti IPCaren barruan egon behar du.
Jarraian
esaldi esanguratsu bat agertuko da: Elementu guztien elkarreragina,
esperientziaru eta komunikazio harremanei berebiziko garrantzia eskaini behar
zaie globalizazio ardatz duen heziketa proiektu baten baitan, giro atsegin eta
motibatzailea sortzearekin bat, ikaskuntza eraikitzearen motorra
baitira.
Haur
guztiak errespetatu behar dira, bakoitzak jarrera desberdin bat izango
du eta denak izan behar dira errespetatuak.
Beste
alde batetik, testu bat irakurri dugu non, esaten zuen gai berdin bat modu
desberdinetara landu daitekeen urte desberdineko haurrekin. Horietako gai bat
elikagaiak dira, horrekin kimikara iritsi gaitezke.
Horretaz gain testu batzuk gomendatu dizkigu eta hurrengo
hauek dira:
- Globalizazioa errealitatera hurbiltzeko
formula gisa. Antonio Zabala.
- Ikasgelako
programazioaren gaitasunak. Amparo Escamilla. (Las competencias en la
programación del aula. Edición GRAO 2010. Amparo Escamilla.)