jueves, 18 de mayo de 2017

Txikitako argazkiak


Andonik, ikasturte hasieran gure Haur Hezkuntza etapako argazkiak aukeratu behar genituela. Hauekin elkarrizketa bat mantendu behar genuela ere esan zigun.
Hona hemen, blog honetako azken sarrera:

https://docs.google.com/document/d/1CTWu8YZdHXNi7GVKOi1Rf-yp_s6EimnwMEz-_dwhkHs/edit?usp=sharing


miércoles, 10 de mayo de 2017

Egunerokoa (2017/04/28)

Klasearen hasieran eskema bat egin digu, pizarran, eta bertan  saioan zehar zer egingo dugun agertzen zen.
Dilanarekin hasteko, asko gustatu zaizkiola esan du, baina curriculum ezkutua ez dugula oso ondo bereizten esan digu.
Irakaslearen ebaluazioaz hitz egin dugu eta baita maiatzaren 12an blogak ebaluatuko ditugu.
Pentsamendu kritikoa: “Es mi vida, mi filosofía”. Horretaz gain, irakurgai bat irakurri dugu; ez geundenez isiltasun osoz, irakaslea triste jarri da eta errespetua galdu dugu gure kideekiko.

Eguneroko (2017/04/24)

Klasearen hasieran moduloko lanari buruz hitz egiten aritu gara. Ondoren, kurtsoan zehar egin duguna joan da arbelean idazten berak egindako taula batean. Hau egindakoan, guztion artean elkarlanean, ikasturtean zehar egindako ariketa bakoitzari puntuazioa jarri diogu. Dexente kostatu zaigu aukeratzea, izan ere, zaila da hainbeste pertsona egonda ados jartzea. Puntuazioa aukeratzeko modua demokratikoa izan da.

Dekretua
Argazkiak
Blog
DILAN
Azterketa
P.D.
TOTAL
0,5
1,52
2,5
1,5
1,5
2,5
10


Horretaz aparte, udararako irakurgai bat gomendatu digu, "El despertar al mundo de tu bebe”, hain zuzen ere.

Egunerokoa (2017/04/10)

Egun honetan, ez naiz klasera joan udaleku musikaletan monitore egon naizelako.

Hasiera batean, programazio didaktikoa egin behar zuten baina moduloko lana egiten utzi zien, talde lana sustatuz.

Egunerokoa (2017/04/07)

Power Pointen bidez azaltzen hasi da programazio didaktikoan agertu behar diren puntuak.
Bai curriculum berriarekin eta bai zaharrarekin, guk konparaketak egin ahal izateko. Guri zalantzak egiterakoan agertuko zitzaizkigula esandakoan, lanarekin asteko denbora utzi digu eta klasea bukatu arte egon gara programazio didaktikoa egiten.

Egunerokoa (2017/04/03)

Apirilera iritsi gara eta horrekin, beste sarrera bat. Gaurko egunaren hasieran, programazioa egiteko azalpena jaso dugu. Horretarako, korreo bidez bidalitako power pointak ikusi ditugu eta atalik errezena komunikazioarena dela esan digu.  Programazioa egiteko jarraitu behar diren puntuak hurrengo hauek dira:

-          - Kokapen bat egin behar da
-         -  Helburu nagusi bat finkatu
-          - Edukiak finkatu. 3 mota:kontzeptuzkoak, prozedurak eta jarrerazkoak.
-          - Ebaluazioa.

Hau egin ondoren, metodologia egin behar izango dugula esan digu, bertan, denboraren antolakuntza eta printzipio metodologikoak esate baterako agertu behar izango dira. Atal hauek, unitate didaktikoen barruan azaldu behar izango dira.

Egunerokoa (2017/03/31)

Gaurko klasean, irakurketa bat egin dugu denok elkarrekin, globalizazioarena hain zuzen ere. Andonik esan digu párrafo bakoitzean zerbait komentatu behar genuela eta ikasgaian ikusitako guztiarekin loturak egin behar genituela, honekin, gure parte-hartzea sustatu du. Bertan, haurrak dituzten interesei buruz hitz egin dugu eta hauek aprobetxatu behar direla gai desberdinak lantzeko, eta hauek zeintzuk diren jakiteko, irakasleak galdetu behar izango die haurrei zer interesatzen zaien eta honekin batera, haurren motibazioa sustatuko da.